2022ko abenduaren 22ko Loteria Nazionalaren zozketan saritutako partaidetzak kobratzeko modua honako hau da:
- Saritutako partaidetzak elkartearen Donostiako Bascongada Pasealekuko egoitzara eramatea (txartela ekartzen ez bada, ezin izango da saria kobratu).
- Saria astelehen, asteazken eta ostiraletan kobratu ahal izango da, urtarrilaren 2tik martxoaren 22ra (urtarrilaren 6an eta 20an izan ezik), 10: 00etatik 13: 00etara.
- Ordainketa eskudirutan edo banku-transferentzia bidez egin ahal izango da, kontu-zenbakia ekarrita.
Elkartearen egoitzara hurbiltzea ezinezkoa zaien pertsonak, 943359760 zenbakira deitzen badute, kobratzeko beste aukera bat emango zaie.
Elkartera iristeko Dbus 19 eta 45 autobusak hartu daitezke eta “Pagola” paradan jaitsi.