
ESKAINTZEN DITUGUN ZERBITZUAK
Gure bokazioa zuri laguntzea da…

DOAKO ARRETA PSIKOLOGIKOA eta LAGUNTZA TERAPEUTIKOKO TALDEAK
Doako arreta psikologikoa eskaintzen diegu minbizia duten pazienteei eta haien senideei gure egoitzan.
+ Informazio

OSASUN - ALTZARIAK
Osasun-altzariak doan eskaintzen ditugu.

IKERKETARAKO BALIABIDEAK LORTZEN DITUGU
Minbiziarekin lotutako azterlanen garapena sustatzen dugu.

GIZARTE-BABESA
Aholkularitza eta gizarte-laguntza eskaintzen diegu minbizia duten pazienteei eta haien familiei.
+ Informazio

PREBENTZIO-KANPAINAK

LANKIDETZA ERAKUNDE ETA ENTITATEEKIN
Adibidez, Matia Fundazioarekin elkarlanean aritu ginen zainketa aringarrien talde batean.
PSIKOONKOLOGIA
Alterazio emozionalak, batez ere sintoma antsietate-depresiboak, oso gai arrunta dira minbizia duten pazienteentzat, izan ere, datuen arabera, sintomatologia horren presentzia %5 eta %60ren artekoa da.
Diagnostikoaren arabera, pazienteek tratamenduaren inguruan berrantolatu behar duten beren bizitza, eta horretarako aldaketa batzuk egin behar dituzte eguneroko ohituretan eta askotan baita familiarengan ere, nolabaiteko erruduntasun sentimendua sortuz.
Horregatik, gaixotasunak pertsonarengan eta haren ingurukoengan deun eragin psikologiakoak, askotan, tratamendu klinikoa behar izaten du. Alde horretatik ASGICERen espazio seguru bat eskaintzen dugu hala eskatzen duten pazienteak eta senideak aintzat hartzeko.

Gaixotasunak gainditzen zaituela sentitzen baduzu, laguntzeko gaituzu!
LAGUNTZA TERAPEUTIKOKO TALDEAK
ASGICERen laguntza terapeutikoko taldeak egiten ditugu hala eskatzen duten pazienteentzako. Entzute enpatiko batera bideratutako estrategia da, pazienteek beren burua adierazteko, partekatzeko eta iritzia trukatzeko aukera izan dezaten.
Zer egin dezakezu laguntza taldean?
- Minbiziari buruzko informazio gehiago jasotzeko aukera izango duzu eta gaixotasunari aurre egiteko estrategiak eskuratzen lagunduko dizu.
- Beste pertsona batzuk entzuteko aukera izango duzu, eta ikuspegi berriak behatu ahal izango dituzu.
- Libreki adierazteko aukera izango duzu.
- Lotura berriak ezartzeko aukera izango duzu, isiltasunarekin eta isolamendu sozialarekin hautsiz.
Talde ireki bat da, beraz parte hartzea librea da eta edozein unetan joatea edo ez joatea erabaki daiteke. Saioak psikologa espezializatu batel gidatuko ditu.

Gehiago jakin nahi duzu?
AKONPAINAMENDUA
Akonpainamendu zerbitzu bat dugu elkarteko boluntarioekin, hala eskatzen duten paziente onkologikoentzat.
Laguntza behar duzu?
